argia.eus
INPRIMATU
Printza

2001eko abenduaren 23a
Joxemari Carrerek «Euskaldunon Egunkaria»n:

«Azpeitiko Antzerki Topaketak bereak egin du. (...) Gogoan dut orain dela hemeretzi urte antzerki jaialdi hori antolatzen hasi zenean antzerkia euskaraz genbiltzan talde amateurrak izan genuen ilusioa, guretzat propio antolatutako jaialdi bat baikenuen. (...) Antzezlanak aurkezteaz gain taldeen arteko topagunea izaten zen hura, non bakoitzak besteen berri izaten zuen, askotan talde berriak ezagutzeko aukera izanez. (...) Gain behera etorri zen ondoren eta euskal antzerki amateurra bide ilunean sartzen hasi zen. Taldeak desagertzen hasi ziren eta zeudenak gero eta arazo gehiago izaten zituzten aurrera egiteko; horrez gain, kontuan hartu behar dugu antzerkia zaletasun hutsez egiten duen talde batek zaila, ia ezinezkoa, duela urtero lan bat aurkeztea. Baina Azpeitikoak jarraitu zuen izaten topaketa gunea. Dena dela, hasieratik izandako hutsik nabarmenena handitzen joan zen. Azpeitiko udalak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaz antolatzen zuen, eta hau ona izanik bere alderik okerrena hasi zen agertzen, alegia, jaialdiaren antolaketan irizpide garbiak ez izatea, eta ororen gainetik Eusko Jaurlaritzaren antzerki euskaldunari emandako laguntzak justifikatzeko aitzakia baino ez zela gero eta argiago ikusten zen. (...) Azpeitiko Antzerki Topaketak desagertzea euskal antzerkiarekin dagoen utzikeriaren beste adibide bat baino ez da (...)».