"Inozentzia galdu dut baina ofizioan irabazi"


2007ko otsailaren 21ean
Mariasun Landa
Mariasun LandaDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hogei urte joan dira zure lehenengo ipuin liburua argitara tu zenuenetik. Nola hasi zinen idazten? Zergatik?


Erantzun hori nire bizitzaren nondik norakoarekin lotu behar dut. 1973. urtean -Parisen lau urte filosofia ikasten aritu ondoren- Euskal Herrian finkatu nintzen, artean ez nuen euskaraz egiten. Euskara ikasi eta hemengo kulturaren alde egingo nuela agindu nion nire buruari. 1974an Zarauzko ikastolan sartu nintzen. Lehenagotik ipuinak gaztelaniaz eta frantsesez ere idatziak nituen baina ez argitaratuak; 18 urte inguru nituela ipuin lehiaketa bat edo beste irabaziak nituen. Ez nuen zalantzarik idazle izan nahi nuela, baina euskaraz idazteko beharra ikusi nuen ikastolan, orduko ikasleek ez baitzuten apenas euskarazko literatur libururik. Garai haietan irakasleek denetarik egin behar izaten genuen eta horregatik hasi nintzen haur literatura lantzen.

Haurtzaroa, berez, beti iruditu zait oso gai literarioa, mundua haur ikuspuntutik begiratzearena, alegia, eta hori nire ipuingintzan islatzen da.


Nire euskarazko lehenengo ipuin bilduma 1981ean argitaratu zen: «Amets uhinak», Elkar argitaletxea sortu zen unean. Ipuin freskoak dira, fantasiazko ipuinak ziren gehienak; ikastolako klaseetan nik erabilitako ipuinez osatua. Orain, normala den bezala, ez nuke horrelako ipuinik idatziko, garai bateko emaitzak dira.

Idazle ibilbide honetan garaiak edo zikloak bizitakoa izango zara?

«Amets uhinak» idatzi nuenetik «Txan fantasma» idatzi nuen arte garai bat bizi izan nuen. 1984an, «Txan fantasma» ipuina mugarri bat izan zen nire ipuingintzan. Errealismo kritikoa zenik ere ez nekien, baina ipuina horrela izendatua izan zen. Literatura modernoa bezala joa izan zen. Haurrari eguneroko problematika azaltzen zitzaion ipuinaren bitartez. Gainera, Bartzelonako La galera argitaletxeak ipuina gogo biziz hartu eta katalanez nahiz gaztelaniaz argitaratu zuen. «Txan fantasma»rekin haurraren barne mundua arakatzen hasten dela -edo euskal haur literatura modernoa hasten dela-, esan du zenbait adituk.

«Txan fantasma», «Maria eta aterkia» eta antzeko ipuinek hemendik kanpo ezagutarazi ninduten. Beste mugarri bat Asun Balzolaren lana topatzea izan zen. Nirea bezalako estetika bat aurkitu nuen, handik aurrera adiskidetasun mina bihurtu dena. «Iholdi», «Izeba Txikia» edota «Alex» izeneko ipuinak sortu ziren harrezkero. Euskadi Saria eta Nazioarteko Aipamen berezia jaso nituen; beste literatur mota bat sortzen hasi nintzen.

Espainiako beste hiru hizkuntzez gain, frantses, ingeles, aleman eta grekora itzuliak dira zure zenbait ipuin. Nola lortzen da hori?

Nire kasuan, nik neronek pertsonekin izan ditudan harremanen bidez gauzatu dira itzulpenok. Ez dut itzulpen bat lortu ez argitaletxeen, ez Eusko Jaurlaritzaren ez inongo instituzioren bidez. Liburu bakoitzaren itzulpena abentura bat izan da. Ipuin bakoitzak pertsona baten barnea hunkitu du. Euskal idazle batzuek egin dugun bidea da, ez nirea bakarrik. Badirudi, zorionez, hau aldatzen ari dela.

Zure ipuinen arrakasta, samurtasun, xumetasun eta ironian omen datza.

Ez naiz inor hori esateko, hori besteek esan behar dute. Literaturaren egitekoa -barne mundu propio bat izaki- ideia eta sentimenduen bidez bideratzea da. Desafio literarioa modu apal baina sakonean idaztean datza niretzat; hitz neurtu eta baliabide estilistiko murritzekin egitea, norberaren barruko imajinarioa gauzatzea. Nire literaturan samurtasuna dagoen ez dakit, baina nire ipuinak ez dira beti samurrak, ironia ia beti dago. Gauza serioz hitz egiteko umoretsuki jokatu behar duzu. Sentimenduen mundua gustatu izan zait beti, baina izendapenei beldur handia diet, klixeei beldurra diet. Orain gutxi arte klixe batean sailkatua izan naiz: neska-mutilen arteko dialektikak edo harremanak tratatu ditudan idazle bezala. Horrek amorru pixka bat ematen dit. Hala egin badut ere, ez dut propio egin. Esate baterako, feminista bezala idatzi dudala? Horiek klixeak dira, idazleentzako sentsazio txarrak uzten dituena. Gauza bat da norberaren ideologia, eta ni feminista naiz, egia da, eta beste gauza bat da ipuin feministak idaztea. Ezagutzen nautenek badakite ez nagoela horrekin ados.

Idazle gisa aldatu al zara hasi zinenetik gaur egunera?

Hasierako ipuin haiek zuten freskotasuna galdu dut eta inozentzia ere bai. Poza eta jolas giro hori galdu dut eta autoexigentzia irabazi. Nolabaiteko inozentzia galdu dut eta ofizioan irabazi.

Zerbaitek baldintzatzen zaitu egun?

Exigentziak. Duela hogei urte baino exigenteagoa naiz nire buruarekin eta besteekin, baina irakurtzen dutenak ere bai. Gaur egun ezin da edozer gauza argitara eman. Garai militante haietan bai, haurrei eskaintzeko besterik ez baitzegoen. Ofizioak nolabaiteko sufrimendua dakar eta ezin duzu atzera jo, ezin duzu lehen bezala idatzi, gero eta hobeto idatzi behar duzu. «Galtzerdi suizida», kasu, orduan ezin imajinatu genezakeen ipuina da.
 

Norentzat idazten duzu erosoen haur edo gazteentzat?

 
Idazteko zereginean bi fase bereizten ditut. Nire buruarentzat idazten hasten naiz. Hau da, istorio bat bururatzen zait eta istorioak ni eraman nazan uzten dut. Ez dakit ipuina noraino joango den, ez ideiak, berez, ipuina izateari eutsi egingo ote dion. Hori da idaztearen alde laketgarriena. Adibidez, «idatzi ezazu ezaugarri hauek dituen zortzi urtekoentzako zortzi orrialdetako ipuin bat» esango balidate, idaztea eskribau lana bihurtuko litzaidake. Eta horretarako Unibertsitateko lana daukat; nomina eta beste. Orduan, literaturan libertatea bilatzen saiatzen naiz, nahi dudana egiteko libertatea.

Bigarren fasea irakurleei begira egiten dudana da, egin beharrekoa nik uste. Orduan, ezaugarrien arabera, ipuina zortzi edo hamabi urtekoentzat argitaratu daitekeela eta zenbait aldaketa, zuzenketa edota egokipen egiten hasten naiz.

Lehenengo fasea da atseginena, hala ere. «Galtzerdi suizida»ren kasua, esaterako, non hasten dudan galtzerdi batek bere burua botatzen duela kontatuz. Hortik aurrera istorioa galtzerdi baten ikuspuntutik osatzen doa. Ipuinak berak ziurgabetasun batean eramaten zaitu. Jakina, horregatik gelditzen dira ipuin asko mahaiko kaxoian eta ez dira ipuina izatera iristen. Nik eginbide hau mantendu nahi nuke, bestela literatura zeregin benetan lehorra bihurtzen da, ez zeregin laketgarria behintzat.

Zein osagai behar ditu ipuin batek?

Ipuin batean, bi alde lantzen dira: literarioa eta linguistikoa. Eskolan lantzen dena gaitasun linguistikoa izan ohi da. Egun, hizkuntza aldetik ondo idazten da, erabiltzen diren egiturak onak dira; denok irabazi dugu horretan. Bestea, gaitasun literarioa, askoz zailagoa da lantzen. Hau da, literatur irakurleak liburu bat preziatzeko lehenago beste liburu batzuk irakurri behar izan ditu; kate bat da, denok bizi izan edo bizi behar dugun katea. Nik «Madame Bovary» maitatzeko, aurretik beste liburu batzuk irakurri behar izan ditut.
Gaitasun linguistikoa eskolan osatzen da. Gurean landu behar dena gaitasun literarioa da. Zer da literatura? Zer da literatura ona eta zer ez da hain ona? Haurrei gustatzen ote zaie irakurtzea? Behartuta irakurtzen ote dute? Literaturaren koska gaitasun literario horren barruan dago.

Zuk nola ulertzen duzu gaitasun literario hori?

Literatura esperientzia bat bezala transmitituz; esperientzia hori topaketa bat bezala ulertua izaki. Hau da, literatura liburua eta irakurlearen arteko elkarrizketa isila da, batzutan baino ematen ez dena. Haurra eta gazte nintzela topaketa hori bizi izan nuen, emozio bat, liburuarekin bat egite hori, esperimentatze hori; liburu batzuekin bederen. Literaturan esperimentatzen den harreman hori da literaturzale bihurtzen zaituena.

Harreman hori ematen da egungo gazteen artean?

Ez naiz ziur. Eskolan burutzen den irakurketaren bidez baliteke haurrek dezente irakurtzea, baina inoiz ez ezagutzea zer den esperientzia literarioa. Liburu guztiek ez dute esperientzia hori eskaintzen eta irakurle bakoitzak liburu ezberdinetan aurkitzen du berea. Batzuek Harry Potter-ekin aurkitzen dute, beste batzuek «Zekale artean harrapaka», Salingerren liburu zoragarriarekin. Kontua emozio hori aurkitzea da.

Harry Potter fenomenoaz zer iritzi duzu?

Harry Potter-en lehen liburua besterik ez dut irakurri, beraz, nire iritzia erlatiboa da. Batetik, duina iruditu zait, baina genero hori ez da nire gustu literariokoa. Tradizio anglosaxoikoa da, Charles Dickensekin lotu daitekeena: protagonista umezurtza, osaba-izeba gaiztoak, lehengusu nazkantea eta abar... Hasiera hori, adibidez, ez nuke nik inoiz idatziko, klixe bat iruditzen zait. Baina ulertzen dut haurren gustuko izatea. «Bostak» eta antzeko liburuek ere izugarrizko arrakasta izan dute haurren artean eta aditu guztiek oso literatura txartzat tratatzen dute Ingalaterran. Bestalde, alderdi on bat ikusten diot hau guztiari: irakurleak sortzearena. Beste alderdi bat, marketinarena, askoz kezkagarriagoa iruditzen zait. Liburu mota hauen bitartez irakurleak lortzen ditugu, eta hori ona da. Pena eta arriskua da, ordea, irakurlea maila horretan gelditzea. Literaturak hortik aurrera eraman beharko luke haurra, eta ez bakarrik liburuaren pelikula ikustera. Irakurtzeko ohitura horrek literaturaren klabeak ezagutzea ekarri beharko luke, literatur gaitasuna sortzea. Beno, hau nire iritzi apala da, beste iritzi desberdinak badaude, ezta?

«Fantasiazko ipuin soil-soilak edo hutsean idatziak ez zaizkit gustat zen»
Elefante txori-bihotza» eta «Galtzerdi suizida» ipuinak argitaratu berri dituzu. Lehena, maistra batek bere ilobari idazten dion gutunarekin hasten da, «Elefantenews» egunkarian irakurritako berriarekin...

Hasiera hori anekdota da. Ipuinean garrantzitsuena da maistra horrek -denak berdinak diruditen elefante multzo batean- nola aurkitzen dituen tigre bihotza duen elefantea, xinaurri-bihotz edo tximu-bihotza dutenak, alegia, oso bihotz diferenteko elefanteak. Badaude elefante agresiboak, hiper langileak, inozentziaren paradigma direnak eta besteentzako tontoak direnak ere bai, baita idealistak, poetak eta sentsibilitate berezikoak. Ez dira arrakasta sozial handikoak. Batzuek besteei barre egiten dieten pertsonaiak dira.

Norentzat idatzi duzu ipuin hau?
Sei-zazpi urtekoentzat, bere argumentua xumea da. Kikunga, elefante txori-bihotza duena, lainoetan dago, adin horretako haurrak bezalatsu. Argumentua erraza du baina barru poetikoa du eta umoretsua izaten saiatu naiz. Alegia, itxuraz denok berdinak gara, baina gure baitan dugun animalia oso ezberdina izaten da. Istorio hau estilo berri baten bidez kontatu nahi izan dut, irakurleak haurrak izanik, ahalik eta modu orijinalenean.

«Galtzerdi suizida»n berriz, pertsonaia arras aldatu da.
Pertsonifikazioa da baliabide estilistiko erabiliena haur ipuingintzan. Nik haurrak, animaliak eta hutsalak diren pertsonaiak erabili izan ditut. Kasu honetan galtzerdi bat hartu dut pertsonifikazioa egiteko, pertsonifikazioa mutur bateraino eraman dut: objektu gris zulatua, ezdeusa, arrunta, marginatua eta batere enkanturik gabekoa. Agian, euskal literaturan dagoen lehen galtzerdi literarioa da.

Nolakoa da galtzerdi pertsonifikatu hau?
Xume eta atormentatua, inkorformista, erromantikoa, modaz kanpoko protagonista bat da. Guretako edonork bere burua aurki dezake bere baitan. Anaia ere hor dago. Bi eredu dira, anaia konformatu egiten da galtzerdi bizitza arrunta eramatearekin, ez dio bere buruari besterik eskatzen. Suizida delakoak, berriz, beste intentsitate bat eskatzen dio bizitzari. Badaki arriskuz jokatu behar duela, heriotza arriskatzen du, ipuin guztian heriotza gertu-gertu dauka, gorabehera guztietan herioaren hurbiltasuna sentitzen du.

Bukaera zoriontsua dauka...
Narrazioa galtzerdiaren ikuspuntutik gauzatzea ez zait erraza izan. Kaxoian egon da luzez, eta urteetan landu dut. Bukaera, dezente hausnartu behar izan dut, ez zaizkit gustatzen bukaera zoriontsu borobil horiek. Hala ere, bukaerarekin oso lasai gelditu naiz, nire filosofiarekin doa. Alegia: atzokoa joan zen eta biharkoa ez dakigu nola joango den. Estoizismoarekin lotzen dut ipuina, nire beste ipuinetan bezala ezin izan dut saihestu niretzat balio duten hainbat ideia tartekatzea, etika bat. Horregatik fantasiazko ipuin soil-soilak edo hutsean idatziak ez zaizkit gustatzen, ez orain, ez hasi nintzenean. Bizitzaren sentimendu tragikoa islatzen dut, agian ikasketaz ere filosofia ikasia naizelako


Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude