argia.eus
INPRIMATU
Izenak

2001eko abenduaren 23a
Miguel Zugazak otsailean hartuko du Madrilgo Pradoko museoaren zuzendari postua. Hainbat astetako zurrumurren ostean, durangarrak Fernando Checak orain arte bete duen lekua hartuko duela eman zuen jakitera Pilar del Castillo Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministroak.

Iparkor izeneko kolektiboa Iparraldeko hamasei taldek osatzen dute: E-Volv, Hartzarrak, Woc, Mahamudra, Dixpatche, Ikus, X-Cise, Tupolev, Ak, Tetsuo, Kontuz!, Patxeroak, ArgiaEelam-7, Kolpe-k eta Ikarak. Kolektibo honek Donibane Lohitzune-Ziburuko gaztetxean bere lehen lana grabatzen dihardu Dut-eko Karlos Osinagaren laguntzaz.

Manuel Leguineche kazetari eta idazleak «Verdad inocente» dokumentala estreinatu berri du. Afganistango haurrak dira honen protagonistak.

Ana Urkiza izango da aurrerantzean Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria.