Niri Durangoko azokak gogora dakarkidana, botak, artilezko galtzerdiak, lepokoa eta anorakarekin batera. Lagunek eta inguruko tabernen saldek berdintzen ez zutena. Beste garaiak izaki. Konspirazio garaiak. Egun, profesionalizatu zaigunak, salmentek berotzen dutena, urrundik bizi dut hedabideak medio. Eta aitortu behar dut bailara horretan orain hogei urtetik gora ezagututako gazte haren arrakastak berotu nauela ni ere. Izan ere, ZERUKO ARGIA hartan zinemaz arduratzen zen gaztea aurtengo izarra izan dugu, bere lehen eleberria erruz saldu baita euskal letretan nekez lortzen diren zifrak lekuko. Ez da lehen idazle erbesteratua, baina bai dela seguruenik exiliatua izateaz gain euskal literaturan klandestinoena. Bere burua eguberri amaraunetik aldendu ezinik, hitzen ondoeza sukar, idatziz libratu da laguna izotzetik sorlekuaren inguruak epelduz eta jendartearen beroa jasoz. Dagoeneko arrakastaren kalenturek zorabiatuko ez duten Josebari, aurtengo eguberria ez al zaio hain amarauntsua gertatuko eta aterbe lezakeen konjeladorea, bere arrotzan etxekoago