- Montxo Armendarizek eginiko adierazpenak dira hauek «El Cultural» gehigarrian: «Ofizioko lankideekin, zuzendariekin, zinemari buruzko eztabaida ia desagertu da. Orain film batengatik galdetzen duzu eta adjektibo batekin esaten da guztia: ona, txarra, kaka bat edo zoragarria. Hau ikaragarria da».
- Jose Mari Vélez de Mendizabal, Eusko Ikaskuntzako gerenteak zera esan zuen «Goienkaria»: «Gero eta euskal idazle gehiago dago eta gero eta gehiago idazten da. Ez dakit, ordea, lehen baino gehiago irakurtzen den orain».
- Xabier Kintanaren iritzia da honakoa «Euskaldunon Egunkaria»n argitaratua: «Aspaldiko urteotan euskaldunok geure hizkuntzarekin nahi duguna egiteko aukera asko izan ditugu, eta ordua da argi eta garbi aitor dezagun gauza ugari geure arduragabekeriagatik gelditu direla egin barik, eta ez inoren debeku edo oztopoengatik».
- Ruper Ordorikak «The Balde»n zera zioen: «Nire kezka erdaldun jendearekin dugun lotura falta da. Gehiengo handi batentzat euskal musika egileak ez gara existitzen».