argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
GAZTEAK ETA LANGABEZIA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Euskal Herriko gazteei kezka gehien sortzen diena langabezia da (%70), bizitzaren garestitzearen aurretik (%27). Oso urrun daude droga (%9), ikasketak (%8), hirietako segurtasun eza (%6) edota gatazka politikoa (%5). Horixe jasotzen du Jaurlaritzak egindako eta pasa den astean jakinarazitako "Gaztediaren erretratua 1999-2000" ikerketa soziologikoak. Ikerketa hori ordaindu duen Lakuako exekutiboak ondorioak atera beharko ditu eta norabide horretan egin beharko du lana gaztediaren eskaera eta kezkak asetzeko. Ikerketa honek gazteek beraiek proposatutako irtenbideak ere jasotzen ditu. Lautik hiruk uste du lan astea 35 ordutara murrizteak eta gehiegizko orduen mugatzeak lana sortzen lagunduko lukeela. Ia erdiak gaizki ikusten ditu aldi baterako lana eskaintzen duten enpresak. Nahiz eta proposamen hauek langabeziaren arazo larria konpontzeko panazea ez izan, badira, besteak beste, administrazioak bultzatu eta sustatu beharko lituzkeen formulak. Heziketaren benetako orientazio eta planifikazioa eta lanbide heziketasustatu beharko lituzke halaber