argia.eus
INPRIMATU
Diskoa

2007ko otsailaren 21a
Run Down Music diskoetxeak jakinarazten duenez, Euskal Herrian egindako dance abesti onenak biltzen saiatu dira Carl Watermarkeren birnahasketak medio plazaratzen duten «Eusko dance 2» honetan. Beraz, CDa eskuratzen duenak ordubete baino gehiago pasa dezake dance musika entzuten eta Carlek birnahasturiko honako kanta hauen konpasean gorputza higitzen: Gozategi Anaien «Nirekin», Ugaren «Elementuak», «1,2,3» eta «Natura»; Julius MC-ren «Hegan», DJ Teddy X-en «My London soul», DJ Charlyren «Playing», Sodium-en «I won´t carry on», Yunaren «Y tú no estás» eta «Quiero fiesta»; Mark TD-ren «In my life», Non-en «Trying to forget you», WIMSen «Ametsak amets», Seeleck-en «Reality» eta Watchmakeren «Amo voçe, fica conmigo».

EUSKO DANCE 2


Batzuen artean
RUN DOWN MUSIC
18 kanta
2.894 pezeta
115 libera
13,79 euro