Iratxe Sorzabal, tortura jasan zuen atxilotuak «Euskaldunon Egunkarian»: «Nik ez nuen hiltzeko beldurrik ; gogoa neukan. Ezin duzu, baina ahal izanez gero... Hori iruditzen zaizu momentu horretan. Gero, denborarekin, neure buruarekin beldurtu naiz pentsatuz hiltzeko gogoa izan dudala. Inoiz ez dut hiltzeko gogorik izan. Baina momentu hartan bai, lasaitasun bat bezala edo, gutxienez, hori bukatzeko zerbait bezala. (...) Eusko Jaurlaritzaren jarrera epela izan da. Gezurra dirudi. Gainera, beraiek ondo dakite hemen torturatzen dela, beren poliziak ere torturatzen duela. Gero konparatzen duzu beste istorio batzuekin: edozein personagatik susmo txiki bat egiten dute, eta segidan, atxiloketak eta sarekadak gertatzen dira... Eta gero, tortura kasu bat aurpegiratzen diezunean, æikusi behar dugu frogak nolakoak diren.... Eta hori nahiz eta argazkiak eta auzitegiko medikuaren agiriak izan. Eta ez dute zertan egon, oso gutxitan ateratzen dira. Nire kasuan badirudi pribilegiatu bat naizela. Badirudi Euskal Herrian Iratxe Sorzabal bakarrik torturatu dutela, eta horrek amorrua ematen dit».