argia.eus
INPRIMATU
INTSUMISIO FISKALA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Madrilgo Gobernuak ezarritako Kontzertu Ekonomikoaren luzapenaren ondoren, haren negoziazioak aurrera darrai eta diotenez abenduaren 31 arte badago akordio batera heltzeko denbora. EAEko herritarrak, ordea, euren sosen negoziazioa informazio argirik gabe jarraitzen ari dira. Madrilek gauza batzuk alegatzen ditu eta Gasteizek beste batzuk, baina inork ez daki zehazki egungo desadostasunaren arrazoiak zein diren. Herritarrek dakitena zera da: hemen etengabe agintzen duena Madril dela eta negoziazioak nahi bezala egin eta desegiten dituela. Luzapenaren aurretik, Egibarrek EAJko bozeramaile gisa onartu zuen alde bakarreko luzapen bat "casus belli"-tzat, hau da gerra kasutzat hartuko litzakeela. EAko lehendakari Errastik ere kasu horretan Kupoa ez ordaintzea planteatu beharko litzatekeela zioen. Hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia da, Jaurlaritzatik intsumisio fiskala egitekoa, desobedientzia zibila. Horrek Batasunaren babesa ere ekarriko luke eta subiranotasun nazionalerantz eta gatazka politikoaren irtenbiderantz beste bide batzuk urratu ahal lituzke