argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 19a

RUPER ORDORIKAREN AZKENEKO EMAITZA

Ruper Ordorika kantuegile eta kantari oñatiarrak plazaratu duen azkeneko emaitza dugu «Hurrengo goizean». Bertako «soul»a, rock-baladak, pop preziosista, folk-rocka zein bals-popa eta beste abar luzea eskaintzen dituen disko hau grabatzerakoan, luxuzko musikarien laguntza izan du Ordorikak: Ben Monder eta Kenny Wollesen jazzjole estatubatuarrena eta Lou Reedek daukan laguntzailerik gailena den Fernando Saunders baxujolearena. Eta denen artean, «Hurrengo goizean» egin dute, hamaika kanta hauexez osaturiko CDa: «Halako gau batez», «Bihotz begiekin», «Zure ate ondoan», «Ttikiegi», «Fatuaren baitan», «Zazoigarrenean», «Desiorik onena», «Noeren ontzi batean», «Mila gau (eta bat gehiago)», «Hargiñenean» eta «Gorde Gordeka».

HURRENGO GOIZEAN
Ruper Ordorika
METAK

11 kanta
2.551 pzta./102 lib.
15,33 euro