Darrai lotsa handirik gabe ustel erresuman. «El  Mundo» Espainiako egunkariak duen Euskal  Herriari buruzko aditu berezienak, Carmen Gurruchagak lehengo astean argitaratutako kronika dugu horren adierazlea. Pentsamendu bakarraren eremuan iritzi sortze ustelak lanbide, ETAko hainbaten arrastoa kokatu du  Nikaraguako lurretan, frogatzat Arrasateko Pakito Arriaranen hilketa bortitza aitzaki. Nagusiaren zakurra legez idaztean lerdea dariola, hori izan da erakutsi duen ezaguera bakarra, ama eskola normalizatuan oinarrizko azterketa gaindituko ez lukeena baina bestalde jendartean ur fresko gardena bailitzan heda eta irentsiko dena, gehiengo zapaltzailea itxuratuz. Izan ere, bere arrakasta eta nagusiaren beharrak bat direnean erraza da edozein jardun, manipulatze dorpe nabarmen zozoenak ere ezkutuan geldituko denaren bermea baitu. Eta horrela doaz hedatzen eta finkatzen publiko arruntaren iritziak, egiari buruz itzulikatu ezin diren gezurrak. Martxa honetan, Euskal Herrian amonak haurtzaindegitan, bilobak aita, aitak haurdun, eta amak arrak