- Luisa Etxenikek zera zioen «Andra»n: «Ipuina esperientzi literario intentsoena da».
- Javi Onaindiak honako hausnarketa egiten zuen «Zabalik»en: «Artetzat saltzen diguten guztia arte da ala artearen izenean iruzur ere egiten digute? Zergatik da artea museo batean dagoen desegindako ohea eta ez etxeko logelan dagoena?».
- Ixiar Rozasek «Deia»n: «Egonkortasun gutxi dago gidoilarien munduan; askok horretaz nekatuta utzi egiten dute. Sarritan audientziak eta programazioa betetzea izan ohi dira irizpide nagusiak; ikuspegi zabalago batekin, aurrera begira egin beharko lirateke gauzak».
- Mikel Martinezek esanak dira hauek «Euskaldunon Egunkaria»n: «Antzerki amateurrean errazago gerta daiteke gure dramaturgoen eta taldeen arteko elkarlana».
- Jon Casenavek esanak dira hauek Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan: «Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun hiru hizkuntzok elkarrekin bizitzera behartzen gaituzte. (...) Giro honetan hinki-hanka ibili ohi da euskara, indar gerra hauetan galtzaile. Baina agian bada ordua hizkuntzak elkarren osagarri bezala eta ez etsai gisa begiratzen hasteko».