argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 20a

EUSKAL DOINU TRADIZIONALAK ERARIK LIBREENEAN

Laida, Elkar/Elkarlanean diskoetxeak euskal doinuen sustraietan oinarriturik inprobisazioari ere garrantzia ematen diotenen lanak kaleratzeko asmoarekin sortutako azpizigiluaren izena da. Eta Laidak plazaratu du Bixente Martinez, Txarli de Pablok eta Iñigo Egiak osatutako Igelaren Banda taldearen CD hau, non aipatu berezitasun horiek guztiak agertzen diren «Ai! Ezkondu», «Zaude isil», «Urrezko kartzelak», «Bela bela», «Zaldi urdinak», «Ahüzki», «Txirrita kantuan», «Basoilarraren basoa», «Aulki dantzan», «Ezpataren ziztadak», «Asentsio eguna» eta «Airez aire» kantuetan. Nolanahi ere, eta besteak beste, Ben Monder, Jose Urrujola, Mixel Etxekopar eta Xabier Zeberioren laguntza izan du Igelaren Bandak kanta hauek erarik libreenean grabatu dituen orduan.

IGELAREN BANDA
Igelaren Banda & gonbidatuak
ELKAR

12 kanta
2.200 pezeta
88 libera