argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2001eko abenduaren 02a
Patxi Goenaga euskaltzaina eta EHUko irakaslea Hizkuntz Politikarako Sailburuorde berria izan daitekeen zurrumurrua atera da prentsara. Euskaltzaindian Miren Azkarate Kultura Sailburuarekin urte askotan elkarlanean aritu da Goenaga. Gaur egun, Xabier Aizpurua da Hizkuntz Politikarako Sailburuordea.
Oscar Perez eta Fernando Pedrosa gazteak Entzutegi Nazionalean atxilotu zituzten Harriet Iragi eta Jon Igor Solana presoei txalo egiteagatik, beste ikusle askok moduan. Hiru egun atxilotuta pasatu zuten eta aske uzteko Juan del Olmo epaileak bina milioi pezetako bermea ezarri zien.
Enrique Villar EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak, uko egin dio Eusko Legebiltzarrean agertzeari, Espainiako legediak horretara behartzen ez duela argudiatuz.