argia.eus
INPRIMATU
ATZERAPENAK ETA KALERATZEAK
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Egunero erakunde ekonomiko eta finantzarioek, europar zein nazioartekoek, munduko ekonomia atzeratzen ari dela, 2002. urteko ekonomiaren garapena txikiagoa izango dela eta halako mezuekin
bonbardatzen gaituzte. Gainera, irailaren 11n EEBBek izandako atentatuaren ondorioen aitzakiarekin, ekonomiaren atzerapenaren mamua areagotu da. Zenbait enpresa handi hasi da jada iragarpen horiei probetxu ateratzen eta lehenengo egin duten gauza ez da beren dibidendu handiak edo beren exekutiboen soldata handiak murriztea izan. Ez. Lehenengoa kaleratze masiboak erabakitzea izan da: Siemensek 17.000 pertsona kaleratu eta 10 produkzio planta itxi ditu, General Electricek 75.000 kaleratu ditu, Boeingek 38.000... Euskal Herrian, mementoz, Gamesa Aeronautikaren kasua dugu; bere urteko irabaziak handitzen ari diren bitartean 500 langile kaleratzea erabaki du. Larriena zera da: hau ez da eraso neoliberal eta kapitalista baten hasiera besterik, 2002tik aurrera areagotuko egingo da eta enpresa txiki eta ertainei ere eragingo die. Langile eta sindikatuak erne egotea ez da nahikoa izango