argia.eus
INPRIMATU
ERREUMAREN ORDAINA
Jabier Agirre 2001eko azaroaren 25
Espainian gertatzen diren aldi baterako laneko ezgaitasunen erdiak ia gaixotasun erreumatikoek sortuak dira, eta gaitz horien artean artrosia (giltzaduretako gaitza), lunbalgia (edo gerriko mina) eta osteoporosia (hezurretako substantziaren galera) dira nagusiak, Episer 2000 izeneko ikerketa epidemologikoak jakitera eman duen bezala.

Espainiako Erreumatologia Elkarteak Osasun-Ministerioaren laguntza eta babesarekin osatutako ikerketa handi horren konklusio nagusia zera da, populazio espainiar helduaren %22,6ak, hau da, ia zazpi milioi pertsonak, gaixotasun erreumatikoak dituela, herrialdean laneko ezgaitasunen ia % 50 eragiten dituen patologia. Esku eta belaunetako artrosia, lunbalgia eta osteoporosia dira hain zuzen ere intzidentziarik gehien duten gaixotasunak.
Bestalde, laneko istripuengatik gertatutako heriotzen kopurua % 4,5 murriztu zen Espainian 2001eko urtarrila-martxoa bitartean, iazko denboraldi berarekin konparatuz gero, heriotzen kopurua 268tik 256ra pasatu baitzen (12 gutxiago beraz), Laneko Ministerioak eskainitako behin betiko datuen arabera. Heriotzak gertatu ziren sektore guztietan, baina heriotza horiek sektoreka banatzen badira, zerbitzuen sektorea izan zen istripu larririk gehien jasandakoa (100 heriotza urteko lehen hiru hilabeteetan), eta horren atzetik etorriko lirateke eraikuntzaren sektorea (65 heriotzarekin), industria (61) eta nekazaritzakoa, 30 heriotzarekin