argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 19a

LUTHER TALDEAREN HEAVY TRASH DOINUAK

Luther taldeak eta Estitxuk eginak dituzue «Islada» izenburua duen CDan agertzen diren hamalau kantak; alegia, «Bidean», «Edozein ume», «Zerua?», «Agian bihar», «Soinu zarrak», «Egon badaude», «Islada», «Eurija», «Goldaren trola», «Lehengo gaua», «Y2k», «Eongo ga» eta «Makiltxo magikoa». Heavy-metalean tradizio handia duen herri batean bizi direla argitzen dute Luther-ekoek, «Heyvar!»en hain zuzen. Eta jakina, heavy trash doinuak jo eta kantatzea dute gustuko beren buruak aurkezterakoan, Alexek «ahotza» jartzen duela, Adrianek «gitarria» jotzen duela, Iñakik «bateixia», Carlosek «guitarria» eta Jatsuk «bajua» dioten eibartar hauek. Orain atera duten diskoa baino lehen, «Zerua?» deitu mini CDa atera zuten, aurrerapen gisa.

ISLADA
Luther
AGORILA
14 kanta
2.795 pezeta
111 libera