60KO HAMARKADAKO HITZAK ETA PERTSONAK

Gabriel Arestik Blas de Otero poeta eta lagunari eginiko elkarrizketa, Mari Karmen Garmendiak Rudolf de Rijk hizkuntzalariarekin burututakoa, Saizarbitoria’tar Erramon gazteak «ostikolariei» (futbolariei) eta bestelako kirolariei egindakoak... luze joko luke hemen ZERUKO ARGIAn 60ko hamarkadan argitaratutako «harri-bitxien» zerrenda eskaintzeak. Eta luzeegia litzateke, halaber, guztiak (344 zehazki) liburu batean biltzea. Horregatik ARGIAren ekimenez, Pilar Iparragirre kazetariak 35 esanguratsuenak bildu eta azalpenez horniturik argitaratu ditu berriki. Koordinaketa lanetan, behean sinatzen duen honi elkarrizketa guztiak irakurtzea egokitu zitzaion eta esan behar dut tresna egokia dela euskal kulturarentzat garai gogorrak eta, era berean, funtsezko aldaketa garaiak izan zirenak ezagutzeko. Kazetaritza molde desberdin bat ezagutzeko aukera ematen dute halaber; kazetaritza zentzu zabalenean harturik, esan beharrik ez baitago muntaketa edo inprenta lanek ere sekulako aldaketak izan dituztela berrogei urtetan. Baina hau dena hobeto ezagutzeko zer hoberik protagonistekin aurrez aurre biltzea baino?

Bada, hilaren 12an horretarako aukera izan genuen: egungo ARGIAko kazetariak eta 60etako Z. ARGIAn idazten zutenetako batzuk mahai baten bueltan bildu ginen Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean, aipatu liburuaren aurkezpena aitzaki. Eurak baitira, finean, liburuko protagonistak. Eta protagonisten artean, norbait azpimarratzekotan, Agustin Ezeiza aipatu behar. 1963an aldizkaria berpiztu eta handik aurrera Z. ARGIAren bultzatzaile eta zzarduradun izandakoak gainerakoen eskerrak jaso zituen, Ramon Saizarbitoriak esan zuen bezala «lehenago agian jaso gabeko eta merezitako» eskerrak. Berak ere esker ona adierazi zuen garai horietan proiektuan lagundu zuten guztiekiko. Z. ARGIA aurrera ateratzeko izan zituzten zailtasun eta traba izugarriak aipatu ondoren, noski. Egoera politikoa, batzeke zegoen hizkuntza bera, diru falta, teknologia eskasa... horiek guztiak pairatu behar izaten zituztenak egoera azaltzen saiatu ziren ordenadoreak ia dena egiten digunoi. Mari Karmen Garmendiak emakumeen egoera izan zuen hizpide eta Ramon Saizarbitoriak beste traba bat erantsi zuen: idazleen gaztetasuna (eta, bere kasuan, futbola bereziki gustuko izan ez arren, futbolariak elkarrizketatu beharra).
Mahaitik altxa eta mokadu tartean duela ia 40 urteko oroitzapenak entzun genituen batean eta bestean. «Horiek burutazioak gureak» zioen Luis Iriondok irribarrez, «Salome-ren Eurovision-eko ‘Vivo cantando’ hura euskaratzea ere...» eta Mari Karmen Garmendiak ZERUKO ARGIA ez ezik, bateren batek «Infernuko Sua»ere deitzen ziola ekarri zuen gogora. Aukera ederra zuten haiek lankide zaharrekin garai hartako argi eta ilunak gogora ekartzeko (badaezpada, gonbidatu gehienak joanak zirela, kantuan hasi ziren bi pertsonaia ezagunen izenak gordean mantenduko ditugu).
Eta guk, kazetari gazteok, garai hura ezagutu ez genuenok, ezer ikasi al genuen bilera horretatik? Txillardegik esan zuenez, garai hura bizi izan ez genuenok ezin dugu ulertu orduko egoera. Bi belaunaldi oso desberdinen arteko zubi txiki bat ezartzeko bederen balio izan zuelakoan nago hala ere. Eta lerro labur hauek idatzi eta atondu bitartean, zeruko argiari (ala infernuko suari?) eskerrak eman dizkiot, besteak beste, ordenagailuko disko gogorrean maketaziorako hain programa informatiko erabilterraza ezartzeagatik


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude