argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 19a
Poparen iturri gardenenetatik edatea atsegin omen zaie Onddo talde beratarrekoei, eta horrelakoxeak dira «Errepideak ez ditut maite» izenburua daraman bere lehen diskoko doinuak. Lau musikarik osatzen dute Onddo. Hasteko, Joseba Irazoki gitarrajolea aipatu behar, bereak direlako «Japoniar neska», «Oker», «Jeloskor», «Luzaroan zu gabe», «Errepideak ez ditut maite», «Dutxan edo ohatzean», «Beldurra arnastu», «Belarriak bero», «Gautxoria» eta «Kutsatuta» abestien musika, hitzak eta kantuok lagungarri izan dituzten beste abar asko. Baina bera bezain Onddokoak dira Iñigo Telletxea baxu eta tronpetajolea, Igor Telletxearen bateria, eta Ibai Gogortza, saxoa eta perkusioa menderatzen dituen gizona. Diskoan, gainera, beste askoren laguntza ere izan dute.

DISKOA


ERREPIDEAK EZ DITUT MAITE
Onddo

GAZTELUPEKO HOTSAK

10 kanta
2.350 pezeta
94 libera