argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2001eko azaroaren 18a
- Imanol Zubero, BAKeko kideak «El Pais»en, ezker abertzaleko erakundeek egin dituzten elkartasun eskaeren aurrean: «Eta isilik direnek esango baliete atxiloketa horiek ‘gatazkaren ondorioak’ besterik ez direla. Eta esango baliete ez dela nahiko ‘alde bateko biktimez’ bakarriz ohartzea? Eta esango baliete gaitzespenek ez dutela ezertarako balio eta eurek behin-betiko irtenbidea nahi dutela? Eta esango baliete, euskal herritarren egiazko beldurra ez dela Garzonen hurrengo zerrendan egotea, ETArenean egotea baizik?».
- Garbiñe Biurrun epaileak ‘Egunkaria’ri: «Ez dakit Madrilgo gobernuak justizia erabili izan duen bere estrategia politikorako. Estatu honetan justizia independentea dela esan dezakegu, eta horrela jokatzen du, gehienetan behintzat. Horrelako zerbait gertatu bada apurtzeko patologia izango litzateke».
- Arnaldo Otegi, ‘Gara’: «Klabe neostatutarioetan Estatuarekin itun berri bat egiteko baldintzak birsortzen ari da EAJ. Hori egiteko ezker abertzalearen diskurtsoa klonatzen ari da, autodeterminazioaren izenean, lurraldetasuna, herri kontsulta, eraikuntza nazionala...».