argia.eus
INPRIMATU
ARRANTZALEAK EUROPAN
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Gure arrantzaleak aurreko astean antxoa arrantzatzeko eskubidea duten ur frantsesetara joan ziren. Bere garaian adostutako akordioen arabera, Kantabriako eta Euskal Herriko arrantzaleek urtean 9 milioi kilo antxoa arrantza ditzakete ur frantsesetan. Arrantzale frantsesak, ordea, hau eragozten ari dira. Iruzkin hau idazteko garaian ez dakigu gauzak zertan diren. Eta laster legatzarena ere helduko da. Bien bitartean, Espainiako eta Frantziako Estatuek eta EB-k ez dute ezer egiten egoera hau konpontzeko eta bere garaian adostutako akordioak betearazteko. Larriena zera da: euskal arrantzaleak gobernurik gabe daude, EBn defenda diezaiekeen Espainiako Gobernurik gabe eta Eusko Jaurlaritza, berriro, Europan erabakiak hartzeko gaitasunik gabe ikusi da eta "Espainiaz" kexatu besterik ez du egiten. Egoera honek estatutuak euskaldunon interesak defendatzen ez dituela adierazten du berriro. Eta beraz, marko subirano berri bat bilatu behar dela, non euskaldunok, beste herrialdeen eskubide berdinak izanik, Europako eta munduko foro guztietan ahotsa izango duten