argia.eus
INPRIMATU
Ibillaldi Bat Goierri Aldetik
1966ko abuztuaren 28a
Aita Pasiotarren elizako Erretore dan Iturbe apaizari eta Lekaidetxeko buru dan Aita Anakletori elkarrizketa.

Ibillaldi Bat Goierri Aldetik
Gabiri'ko Aita Pasiotarren Lekaidetxea, Utsik...
Ormaiztegi'ko "BAÑU-ETXEA" bidetik goruntz, parebat kilometro inguru, ezker-aldetik, errekatxo bateri itsasirik aurtitzen-da pasiotar lekaide edo praillien Lekaidetxe ospetsua, orain utsiturik bezela dagoana. Eta bost bat kilometro gorago: Gabiri ko erri-txiki-polit menditsua. Aspalditik gendun asmoa, gogo.betetu nairik, gaur, Dagonilla'k 11,ementxe ta antxe izan gera, iru adiskide ezagun.
Goierri'ko erri-paketsu onen sarreran belbil edo automobilletik jetxi eta Eliza'runtz abiatu geranean, alako uste eztak "sorpresa" arrigarri bat izan degu, oraino geitamar urte olakorik gerta-zitekeenik pentsatuko ez gendun oietakoa.
Ormazko exerleku luze batean, errenkaren exerita, nexka-mutiko aldra bat aurkitu degu, eta zerbait esan nairik, onako galdera au egin diegunean:
–Pozik zaudete emen, eskolik gabe, orain, e?
–No entendemos vascuence, –esanaz, utzi gaituzte...
Aurreratxoago, eliz-atariko itzalpe-atsegiñean,, bertako Erretore dan Iturbe jauna guribegira dago, urduri, eta gure arritzeaz oarturik, eta gu'ganatuz, oiu au jaurti digu:
–Euskaldonak ere, bagera emen; ez bildurtu!
Eta bereala elkar-izketari era zoaz, aur abek baserri ustuetan bizi diran erdaidun-sendi edo familien seme-alabatxoak dirala adierazi digu. Gaitz au, ez-degu emengoa bakarrik.­ Euskalerriko erririk geienetan ere gertaera berdiña nabaitu oi degu, ta beraz, ez gaitezen geigi arritu. Gabiri'ko gallurrean olakorik gerta-zeikianik uste izan ezpadegu ere. Baiña Jainkoa'ren semeak gerala, danok, ez-dezakegu aztu, eta kristau on bezela anaitasunez artu bearrak deuzkagu beren erri-txiroetan bizi-eziñik inguratu zaizkigun beartsu errukitsuak.
Iturbe jauna, apaiz on eta euskaldun jatorra, bertako Eliz-aundi-ederra eta inguruak erakusten, gogotsu saiatu zaigu, eta gallur. atsegintsu ontara iritxia, ez degu damu!
Zoragarria, benetan, alde batera ta bestera goruntz begiratuz, gallur ontatik nabaitzen dan ikuspegi edo panorama ikusgarria! Alde batetik: "Aize Leku", "Aztiri" eta Aitzgorri mendi-aundiak; eta bestetik: Irimo ta Burumendi... Nun. edertasun ikusgarriagorik?
Gabiri, polit eta eder izan zaigu. Nola ukatu? Inguruan, basetxe bikanak, loraz jantziak, aundi ta garbiak, ditu. Batez ere, "Larrea? Enea" eta "Izar-Aundi", ez-dira aipapen gabe ustekoak. Eta bi aldiz aipapengarria "Izar-Aundi"-ko etxekoandre atsegin eta leiala, beruntz'koan ardo-txuri-goxoaz egin digun gonbita eskergarriangatik. Gabino Murua, "NEKAZARIEN ELKAKTEA"-ko Zuzendari ospetsua izan zanaren basetxea degu au, eta bera izan zan antzera, euskaltzale jatorrak ditugu bere senditar guziak, gaur etxeko nagusi dan Joxe Migel aurretik dala.
Gozoki jardunean, bazka-ordua iritxi zaigu, ordea, eta "ONDO ARTUTA BAGOAZ" esanaz, agur eginik, beko Lekaidetxera jetxi gera bearkizun ori botetzera...
Lekaretxeko buru dan Aita Anakleto agurgarriak. besoak zabalik gozoro artu gaitu bertaratzean eta berakin, anaitasunik ederrenean, bertso, kantu ta soñu-alai otsean, "bapo" bazkaldu degu...
Ondoren, gure praille maitagarriak Lekaidetxe-barrengo ta inguruko baztarrak atsegiñez erakutsi dizkigu, arriturik utzi gaitularik bertan ikusi degun ollotegi ikusgarriak.
Ontan-artan, orduak aurrera dijoaz, ordea, eta iritxi zaigu etxeetaratzeko ordua. Guk nai baño azkarrago, jakiña! Baiña, aldendu baño len, beartu degu, gure praille biotz-aundikoa, agur egin baño len egin dizkiogun galdera aberi erantzutera:
–Aita Anakleto: Aditzera degunez, azkoitiarra zaitu noski?
–Bai, Zeleta azkoitiarra naiz "Goenaga" deritzaion oiñ-etxe baserrian jaioa.
–Noiz eta nola sortu zan zu'gan pasiotar lekaide izan naia?
–Lekaide edo praille naia, gazte-gaztetatik izan nuan. Gaztetxoa nintzalarik agertu nuan lekaide izateko gogo bizia. Amets ark eraginda, zortzi-amar urtedun sagarzugaitz-gañetatik egiten nituan, nere-kasa, itzaldiak. Larrean aurkitzen ziran bei-paketsuak eta adarrik-adar zebiltzen txoriak izan oi-ziran nere itzaldi aien entzuleak, geienetan; baña, bein baño geiagotan sendikoak eta auzotarrak ere bai... Amairu urte nituala, Zerutik jetxita bezela, Aita Pasiotar bat iritxi zan gure etxera eta arren santutasunak, eta bere españetako irri-parre gozoak, irabazi zuten nere biotza, eta amabost egun-barru, nere ametsa, izate biurtuaz, Gabiri'ko Lekaide ontara nitzan, pasiotar-lekaide izateko.
–Nun egin zenduzen lenbiziko ikastaroak?
–Apaiz-ikasketai Lekaidetxe ontan bertan eman nien asiera, 1920' garreneko egun batean. Elerti-ikasketak, ementxe egin nituan; Filosofia ikasketa k, Tafalla'n, eta Teolojia, Mondoñedo'n.
–Noiz eta nun eman zendun lenbiziko meza-berria?
–1923'garren urtean, Gabiri'n, Ikastetxe ontako Elizan, Azkoiti'ko Zabaleta apaiz jauna, izlari ospetsua izan zalarik meza-berriko izlari, eta ordun Azkoiti'ko erretore zan Azpiazu jauna, aitabitzi.
-Geroztik, Lekaidetxe ontako lekaide-buru autatua izan arteraño, zenbat Lekaidetxetan egondua zera, eta bitarte ortan, batibat, zen izan da zure eginkizun nagusia?
–Onera aurretik, makiñabat Lekekai etxetan egondua naiz: Bilbao'n, Tafalla'n, Angosto'n, Iru'en, Urrexu' n eta abar. Batezere Irun'en, urte askoan. Nere gain izan ditudan lanak: irakaslatza, organistatza, abeslaritza, Irun'go Pasiotar Anaidia'ren Zuzendaritza ta abar. Nere eginkizunik nagusiena ordea, apaiz egin nintzanetik, kurpitoz kurpito izlari ibiltzea izan da
–Gure errietan, zure itzaldi gozo-sutsuak, ospe aundia izan dute beti. Erderaz ere mintzatu izan al tzera?
–Ez dituzu Euskalerrian erri asko nere euskerazko itzaldiak entzun gabeak. Gipuzkoa-n, beintzat erri danetan, eta batzutan garrantzi aundikoak ere egin bear izan ditut: Loiola'n, "Año Ignaciano" jaietan; Arantzasu'n, "Andra Maria'ren Koronazioa"koan; Segura-ko "Eukaristi Batzarrean"; Segurako Irratia'n eta abar eta abar. Erderaz ez nituan euskeraz aña itzaldi emango; bañan izkuntza ontan ere, sermoi asko ta asko egin izan ditut: Galizi'n, Bilbao'n, Valladolid'en, Burgos'en, Zaragoza'n, Huesca'n eta abar.
–Gabiri'ko Lekaidetxe ontan euskeraz izaten aldira meza danak?
-Bai jauna, aspaldi ontan.
Ori bera esan digute, gaur, Gabiri'ko, Itxaso-Legor'eko eta Ormaiztegi'ko erretore agurgarriak diran Iturbe, Zabaleta eta Itxausti jaunak, eta benetan poztu gaitu garrantzi aundiko berri au jakiteak.
–Pozgarri izateko baita, izan ere.
–Pasiotar lekaidien artean, euskaltzale jator asko dira eta euskalgaietan jakitunak ere bai, ain zat... Euskal-idazle bikañak, zer esanik ez. Esango aldiguzu oletatik nortzuk eta nungoak diran onenak?
–Zuk diazan bezela, Zeleta jauna, euskaldun praille asko dira gure artean euskal-gaietan goiaipagarri nabarmentzen diranak. Esaterako, Aita Elortza, Gotzaia, Elgeta'ko semea, Resurrezion Azkue' ren onularia; Aita Orbegozo, "Camino" euskeratu duana; Aita Iraola, "Elurra ta Sua" idatzi duana; Aita Martzel, bertsolaria; Aita Arrieta eta beste asko...
–Dakigunez, zure oietakoa zaitugu, Aita Anakleto. Ez alda ala?
–Ni ez nazu iñor, Zeleta, oien ondorako. Ala ere, baiña, esan bear dizut; nere amaren besoetan ikasitako izkuntzari bizitza ematen saiatsen naizela beti, eta bizitzan izan izan ditudan une ta era guzitan jokatu dedala euskeraren alde, bai itzaldi eta bai idatziz ere. Bertsolari bezela, ordea, oso exkaxazu ni. Bertso-zalea bai, irrikatua nazu. Txirrita, Pello Errota, Otaño, Udarregi ta Enbeita'ren bertsoak oso atsegin aundiz irakurri ta abestu izan ditut.
–Zure ustez, zein degu, gaur, bertsolaririk jatorrena?
–Neretzat, danak dira onak eta jatorrak, Basarri ta Uztapide lenengo mallan jarri ezkero. Ondoren datoz, zein baño-zein obeak: Lazkao-Txiki, Lasarte, Lopategi, Mitxelena, Lazkano ta abar.
–Aizu, ta.. Len Ikastetxea zenduten Gabiri'ko Lekaidetxe ontan, eta onera etortzen ziran gure mutillak beren lenbiziko ikastaroak egitera. Nun dezute orain euren Ikastetxea?
–Bizkai'ko Euba'n, aundia ta ederra, benetan. Batxiller urteak, antxe egiten dituzte; Filosofia, berriz, Tafalla'n, eta Teolojia, meza arteraño, Urretxua'n.
–Noiz sortu zan Gabiri'ko Lekaidetxe au?
–1907'garren urteko Uztailla'ren 16'an jabetu ziran, Pasiotarrak etxe onekin. Iru urtetan, Nobiziadu bezela egon zan; baño, l911'garren urtean, Ikastetxe biurtu zan, eta juan dan urtea arte, orrela jarraitu zuan. Urte aietan 2.000 mutil inguruk egin zituzten beren ikasketak, etxe ontan, eta orain utsik bezela gelditu zaigu, bi-iru praille morroiekin gelditu geralarik...
–Zuek artu aurretik, zer zan, etxe zar aundi au?
–Bañu etxe ospetsu bat. Garai bateko bañu-etxien artean, goiean, gaieneko mallan aurkitzen zana. Jendetza aundiak biltzen ziran, osasun-billa, dakigunez, etxe ontan. Isabel, España'ko Errekiña ere, bein baño geiagotan etorri izan omen zan bustialdiak artzera. Españian lendabizizko argi-indarra, etxe ontan sortu omen zan. Gertaera onen agiriak Gipuzkoa'ko Diputazioa'n aurkitzen dira.
–Azken galdera bat, Aita Anakleto: "Zeruko Argia" irakurtzen aldezute emengo prailliok?
–Emengo iru prailleok, "ZERUKOARGIA"-ren irakurle gogotsuak gera, arpidetuak, eta jakin esazu, Zeleta jauna, gure komunidade osoak irakurtzen duala, gogoz eta arretatsu, euskal-asteroko eder au aurrenetik aizkeneraño, eta santutasunari dagokion idazlanen bat dakarkinean, jan-orduan irakurri oi-degu. Egia esan, zure idazlanak, Zeleta, goxotasun bereziarekin irakurtzen ditugu, eztiarekin gozatutakoak izan oi diralako, eta batez ere "ORIXE - OMENAIDIA" deritzaion euskal liburu bikaiñean agertu dituzun iru-regortaje oiek, oso onak, oso jakingarriak izan zaizkigu.
Ezazu ori esan,
Aita Anakleto;
asarretu ez-nedin
beti-betirako.
Idazlan oberikor,
makiñabat dago...
"ORIXE"-ren jakintza;
goi goian jartzeko.
ZELETA
Gabiri'ko Aita Pasiotarren Eliza eta Lekaidetxea.
11

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazITURBE1
EgileezELETA1Gizartea