argia.eus
INPRIMATU
ZANTARRAK
Joxemari Ostolaza 2001eko azaroaren 11
Oso. Erre eta erre bere horretan diraute. Duela hamabost bat egun Bartzelonako «La Vanguardia»k -bere izena egiaztatu nahiz edo- jarritako gaian «El Pais»en Barberia izeneko batek jarraitu du. Gezurra gezurraren gainean, ARGIA hau ETAko finantziazioan omen dabil. Eta Pelé gure amona. Urtetan arrakastan baino arrastakan, bere burua berdindu ezinik dabilen honi hori egoztea eta dorre bikiena Intifadako abailarien harrixkei leporatzea, bat. Zeren Barberia horrek baleki ARGIA honek bere burua zutik eutsi dezan ingurukoei zenbat buruko min ematen digun, lotsaz ez luke bere burua altxako, eta isil-isilik kieto egongo litzateke, uzkur. Erdaldun hauek ez dutela gure berri. Gure ondoan dabiltzan arren, ez gaituztela ezagutzen. Eta hala ere, ezin gaituzte bakean utzi beren bakearen izenean. Edozein mozolok ahotik isuri lerdea dute patarra «El Pais» eta gainontzekoen markapean saltzeko pronto. Jasankorregiak garela. Edonor ausartzen dela gu iraintzen. Izan ere, usategietan haziak nekez ezagutu lezake maitasuna. Eta bi sosen truk, nazkagarrienaz oheratu. Ez gara maila berekoak, baina zoriontsu dira bere miserian. Beude