argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2001eko azaroaren 11
Juan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Batzordeetako koordinatzaileak elkarrizketak eskaini izanak eta, batez ere, Baionako hilaren 3ko manifestazioan ez atxilotzeak ika-mika piztu du Espainiako polizia eta Frantziakoaren arteko koordinazioari buruz. Olanok adierazi duenez, aske edo preso, amnistiaren aldeko mugimenduaren aldeko lanean jarraituko du.
Zabaltzen banatzailea legezko jardueran ari dela eta enpresan egindako miaketan ez dela delitu aztarnarik aurkitu dio Baltasar Garzonek enpresa honen aurkako diligentziak ixteko egindako autoan. Irudiarekiko kalteak, ordea, eginak daudela iritzi diote enpresako arduradunak.
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko lehendakaria, hirugarrenez kargu horretara aurkez daitekeela zabaldu da, nahiz eta aurretik Aznarrek iragarria zuen bi legealdi egin ondoren erretiratu egingo zela.