argia.eus
INPRIMATU
IZENAK
2001eko azaroaren 11
Jon Alonso idazleak irabazi du Juan Zelaia saiakera sariko aurreneko ekitaldia. «Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk» izeneko lanagatik eskuratu du milioi bat pezetako (40.000 libera) saria.
Patziku Perurenak «Trapuan pupua» izeneko lana argitaratu berri du Erein argitaletxearen eskutik.
Xalbador bertsolariaren heriotzaren 25. urteurrena dela-eta hainbat ekitaldi burutu da Urepelen. Horrez gain, Joxe Mari Aranaldek «Xalbadorren barrua» izeneko liburua kaleratu du. Bertan, bertsolariaren pentsamendua eta sentimenduak aztertzen ditu.
Juan Luis Baroja Collet eskulturgileak irabazi du Eibarko Alfa Arte enpresak antolatu duen lehen eskultura anizkoitzen lehiaketa. «Observatorio» obrarekin.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek «Altza porru!» izeneko diskoa argitaratu dute Elkarlaneanen eskutik.