argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2001eko azaroaren 11
- Juan Jose Larrea EHUko euskara errektoreordeak «El Pais»en: «EHUko irakasle izateko ez dago euskara jakin beharrik, plaza elebiduna izateko bai».
- Jokin Sorozabal bertsolariak «Gara»n egin zituen adierazpenok: «Bertso eskoletan lana serio egiten hasi zirenetik bertsolari asko ateratzen ari da eta txapelketa bakoitzean errebelazio bat baino gehiago izaten da (...). Plazaz plaza gutxi ibili arren, maila tekniko ikusgarria duten bertsolariak dira eta txapelketan oso ondo funtzionatzen dutenak».
- Ramon Saizarbitoriaren iritziz, «euskaraz merkatuari bizkarra emanez argitara daiteke. Errazagoa da erdaraz baino». Hitzok «Deia» egunkariak jaso zituen.

- Ainhoa Agirreazaldegik bertsolaritzaren inguruan zera zioen «Goienkaria»n: «Bertsolaritzaren aparra jaitsi da, eta ondorioz egonkortu. Garai baten modako kontua zen, eta bertsozaleak ez ziren asko joaten ziren bertso saioetara. Horiek urrutiratu egin dira».
- Txema Aranaz Pamielako editorearen aburuz, «arazo gutxiago izaten dugu euskarazko testuekin gaztelaniazkoekin baino, dezente landuago eta zainduago iristen zaizkigulako».