argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2021eko uztailaren 19a
- J. M. Aznar, Espainiako Gobernuko lehendakaria: «Estatuko segurtasun indarreek terrroristen aurka tinkotasunez egiten duten artean, beste batzuek dirulaguntzak ematen dizkiete haiei laguntza ematen dietenei» (Jaurlaritzak Senideei emandako dirulaguntzaz»).
- Joseba Azkarraga, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua: «Presoek beren zigorrak beren bizilekuetatik hurbil betetzea, horixe litzateke konponbiderik onena Senideek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez dezaten».
Antton Karrera, Ezker Batuko parlamentaria: "Jose Maria Aznarri deseroso egiten zaio euskal autogobernua eta bere ametsa berau dekretuz ezabatzea litzateke".
- Xabier Kintana euskaltzainak ‘Egunkaria’n: «Federalismoak ez digula balio praktikan frogatu arte, aurreiritzia litzateke aukera hori aldez aurretik erabat gaitzestea».
- Carlos Iturgaitz, EAEko PPren lehendakaria: «Oraingoan PP oso argia izango da, frontoi bat izango gara familia abertzaleak bere helburu argia lor ez dezan, eta helburu hori, independentzia lortzeko erreferendumak eta herri kontsultak egitea da».


- - - - - -