argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
SALTOKIAK ETA JAI EGUNAK
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Eusko Jaurlaritzak komertzioek urteko lau igande edo jai egunetan beren dendak ireki ahal izateko dekretu bat prestatzen ari dela iragarri du, sektorearen "adostasun orokorra" argudiatuz. Dirudienez, adostasun hau ez da existitzen ordea, sindikatu eta komertzianteen aldetik jaso dituen kritikak ikusita. Ondorioz, plangintza honek merkataritza gune handien presioei egiten die men. Dagoeneko sindikatuek mobilizatzeko nahia iragarri dute, baita greba egitearena ere, dekretua ezartzen bada. Merkatarien elkarteek, Bizkaiko Cecobik eta Gipuzkoako eta Arabako merkataritza federazioek egun bezala jarraitzea hobe dela adierazi dute, bestela sektorearentzat kaltegarria izango litzatekeelako. Igande edo jai egunetan irekitzeak saltoki handiei egingo lieke mesede soilik, saltoki asko betiko ixtea ekarriko bailuke eta lan ezegonkorra bultzatuko bailuke. Ibarretxeren gobernuaren irtenbide duin bakarra, euskal hiritarren interesen gehiengoa babesteko, dekretu posible hori berehala deuseztatzea da. Anged merkatritza gune handien elkarteak berak azkenean erabakitzen den proposamena onartuko duela esanez erraza jartzen dio; izan ere, jai egunetan irekitzea ez da "lehentasuna" beretzat