argia.eus
INPRIMATU
LATZA IZAN DA
Joxemari Ostolaza 2001eko azaroaren 04a
Joxe Arregik. Demokrazia formalak eragotzi ez duena. Tortura. Sistemaren sukarra neurtzen duena. Euskaldunok euria bezain etxeko duguna. Orain hogeita bost bat urte izango dira jada, «Zeruko Argia»k bere koloretako azala Anparo Arangoa torturatuari eman ziola. Joxe Arregiren hitzak bezain lazgarria zen irudi hura ekarri dit gogora Iratxe Sorzabalena ikusteak. Orduan ez zen erraza komisaldegietako berri inon ematea, Estatuaren kontrolpeko hedabideen morrontzari gainontzekoen beldurra erantsi beharra baitzegoen. Hala ere, torturatzaileen izenak ezagutzen genituen. Eta guardia zibiletakoak kuartelilloetan eta polizia nazionaletakoak komisaldegietan bereizteko gauza ginen. Bertakoak eta Madrilekoak. Ez genuen aldeko egunkaririk. Telebista bakarrean bizi ginen. Gure elkarteetan hedatzen genuenaz osatzen ginen. Eta torturatzaileek izen-abizenak zituzten. Konplizeek ere. Egun, nahigabean ere isiltasun eroso beldurtiak egin gaitzake konplize. Iratxe Sorzabalek agerian utzi digu lehendik ere bagenekiena, Estatuak bere gurutzadan inoiz ez diola utzi euskal militanteak torturatzeari alegia. Oinarrizko giza eskubideetaz ari nintzaizuen. Hau da, oinpolitikaz