argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 19a
Lagun asko bildu ditu Jabier Muguruzak bakarka kaleratu duen azken disko honetan: esate baterako, Kiko Veneno bat euskaraz abestuz. Edota Txema Garcesen baxua eta moldaketak, Mikel Azpirozen pianoa eta David Gomezen bateria. Eta beste hainbeste «Itsasoak emandako indarra», «Gramatika desegile», «Zure lapurra», «Kontzertuak frakaso egin du», «Etxera berandu heltzean», «El pueblo guapeao-Herri apaindua», «Neska», «Bikote gaztea», «Casa de pedra», «Belarri garbiketan», «Bizitza bi-Txirrita flamenkoa» eta «Margot» kanten letrei dagokienean, gehienak berak eginak izan arren, Iñaki Irazu, Inazio Mujika, Joseba Sarrionandia, Jose Luis Padron, Jon Aiastui eta Jacques Prevertenak ere abesten baititu irundarrak.

HAIN GUAPA ZAUDE
Jabier Muguruza
METAK
12 kanta
2.195 pezeta
87 libera