argia.eus
INPRIMATU
Zenbat gara
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2001eko urriaren 28a
Gazteltzaindiko (nolabait esan beharrez) liburutegiko arduradun den Garzia de Diego jaunari egindako elkarrizketa batetan, gaztelania erabat zabalduko ote den Espainia guztian barrena galdetu diote. "Bai -erantzun du- uka ezina deritzat. Behar bada zoritxarrez, baina...". Milesker, jauna, hori da guztiekin ondo egon nahia, diplomatikakeria hutsa, zer esan gura du "behar bada" horrek? Dena dela, esanak esan, erlojuaren kontrako lasterketa dugu euskaldunok. Gure esku dugu euskararen iraupena. Garzia de Diego bezalako jaunak, haien jakinduria eta guzti, ez gaituzte salbatuko. Horrez gainera, Garzia de Diego berak ere, euskara baino askoz gutiago iraungo du, eta hala ere ez dio oraindik heriotzari amain eman. (1971-X-31)