argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2001eko urriaren 28a
- Ramon Saizarbitoriak esana da honakoa: «Hizkuntza gutxituak etorkizunean literaturarekin esperimentatzeko laboratorioak izan daitezke». Hitz hauek «El Pais»ek jaso zituen.
- Asier Serranok «Putz» aldizkarian: «Promotorek eta ekoiztetxeek eta beste mamu batzuek protagonismoa hartu duten heinean, musikariok batzen gintuen mistizismoa, militantismoa, galduaz joan da eta hori txarra da denondako».
- Andoni Egañaren aburuz, «nahi duena, eta gainera errimarekin, esaten duen bertsolaririk ez dago. Hori fenomenoa litzateke». Adierazpenok «Gara»k bildu zituen.

- Jon Alonsok honela zioen «Euskaldunon Egunkaria»n eginiko elkarrizketan: «Euskal kulturari buruz, aspertuta nago aspaldi. Filologoen kontua, adibidez. Hemen beti baldin bagabiltza hitza nondik datorren eta zer forma behar duen, ez gara oso urruti joango».
- Josu Rekaldek honela idazten zuen «Gara»n: «Esistitzen ez den merkatu batean artista asko egotearen arazo zoragarriak artea beste leku batean kokatzen du, esperimentazio etengabearen lekuan».