National Geographic» aldizkarian familiaren historia osatu zuen Laxaltek. Artikulu historikoa dugu, garaiarengatik. 1966ko ekainean ikusi zuen argia lan horrek, euskaldunak artzain izateari uzten ari ziren sasoian, herrietara ari zirenean, eta Laxalten artikulua garai joanaren lekuko zen, artean bizi ziren protagonisten eskutik.
1966ko ekaineko ale horretan, «Euskal artzainak, Mendebalde Urruneko zelatari bakartiak» izeneko lana sinatu zuen Robert Laxaltek. Hona pasartea:
"Nire aita euskalduna da, bere sorterria Pirineoak, Frantziak eta Espainiak banatzen duten mendilerroa. Duela hirurogei urte etorri zen Amerikara, 16 urte zituela, Mendebalde Urruneko mendi eta mortu bakartietan ardiak zaintzera. Bere biziaren kronika ehundaka artzain euskaldunena da, mendean zehar baino luzaroago, beti paraje latz berean bizimodua egitera Amerikara etorri direnena.
Horiek gure historian jokatu duten rola aipatu gabe pasa da ia-ia. Hala ere, lan gogorrari eta bakardadeari aurre egiteko izan duten ahalmen ikaragarria gabe, mendebaldeko artzaintzaren aro nagusia ez zen izango izan zena.
Arraza zaharraren ondorengo, euskaldunen jatorria eta hizkuntza misterioa dira oraindik. Arbasoen gogo atergabe berdina zutelarik etorrarazi zituzten Amerikako euskal artzainak hona. Magallaesekin marinel lanean mundua inguratzera eta Hego Amerikara konkistatzaileekin soldadu jo zuten haien gogo berdina.
Euskal artzainak Mendebaldera datoz oraindik, nahiz eta artzainen kopuru osoa gero eta txikiagoa den EEBBetan. Ardia larre handian hazteko metodo zaharra pasatzen ari da eta etxaldean dabiltzan artalde txikientzako kortak nagusitzen.
Korten bideak, batetik, eta populazioaren beharren araberako mendebaldeko larreen gutxitzeak, bestetik, ardiaren industriak behera egitea bizkortu dute. Nevadan, esaterako, hogeita hamar ardi-lur dira egun. Horiek halako bi ziren Bigarren Mundu Gerra baino urte batzuk lehenago. Beste belaunaldi bat eta oso litekeena da artzain bakartia eta bere artaldea iraganeko kontua izatea"