Liburuska moduko batean agertzen den konpaktoan aurkezten du Etxe-Ondo diskoetxeak Fran Idareta akordeoijole nafar gaztea eta hark astindutako infernuko hauspoaren doinuak. Euskal Herriko bazter guztietan ospatzen diren jai eta erromerien adierazgarri diren fandango, arin-arin eta kalejiran oinarritu du bere lana Fran Idareta akordeoijoleak honako kanta hauetan: «Solsticio de Verano», «Irrintzi Baten Oihartzuna», «Fiter Itzera Zazi», «Zanpantzar Martxa», «Teodosioren Gezi Salbatzailea», «Momotxorro Dantza», «Basojaunaren Taupadak», «Navatzko Sorgiñen Kobazuloetan Akelarre», «Aralargo San Miguel Patroiari», «Estruendo festivo», «Bihotzeko Askatasunaren Indarra», «Pamplona Vibra por S. Fermin» eta «Delirios Vascos tras el Angelus».
FRAN IDARETA INFERNUKO HAUSPOA ASTINDUZ
INFERNUKO HAUSPOA
Fran Idareta
ETXE-ONDO
14 kanta
1.975 pezeta
79 libera