argia.eus
INPRIMATU
BARNE ETSAIAK
Joxemari Ostolaza 2001eko urriaren 28a
Soldadutza garaikoak datozkit gogora hedabideetakoak jasotzen ditudalarik. Han genituen militar agintarien artean, apaiz ikasitako bat zen izarra. Marquinez. Ezagutzen ez zuen oro arrotz; arrotzak zituen etsai. Eta bere-bereak aberriarenak ere baziren. Beraz, manual militar eta gainerakoez gain, arratsaldeetako teorikatan bera genuen bere zozoan arrakasta gehien biltzen zuena. Orain, Rajoi -izena ere alde du- dut gogokoena. Ahoskera zelebrekoa, bere ezjakintasunak lotsatzen ez duen horietakoa dugu. Denak gaitu etsai. Hamar bat urte edo badira, «Epoca» astekariak ETAren tramatzat zenbait enpresa jo zituena. Ohi baino salmenta handiagoa lortu ondoan, ezin izan zuen fundamentuzkorik ezer frogatu nahiz eta egin kaltea zigor gabe geratu. Bartzelonako «La Vanguardia» egunkari espainolak hartu dio lekua. Izen bakarra argitaratu du. «Egunkaria». Eta bere ezjakinean hilabetekaritzat aurkeztu du, biharamunean tamainako astakeria bere horretan utziz, damutu gabe alegia. Euskaldunok dugun egunkari nazional bakarra dute jomuga, etsai. Izan ere Marquinezek jarraitzen du arrakastatsuena izaten doktoretzak eta guzti l