argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
NAFARROA INDUSTRIALA
Daniel Udalaitz 2001eko urriaren 21
Nafarroako Parlamentuak herrialdeko egoera aztertu zuen. Ikuspegi ekonomikotik, Sanz presidentea baikor agertu zen, etorkizuna batez ere monolaborantza industrialeko autoen sektorean oinarritzen den arren. Garai batean, Nafarroan haragi eta ehungintza sektoreak punta-puntakoak izateari utzi zioten arduradun ekonomiko-politikoek loraldi ekonomikoan automobilgintzaren alde apustu egin zutelako. Ez dago gaizki automobilgintzaren alde apustu egin izana. Larria dena 2001. urtean, mundu egoera ekonomikoa kolokan egonik, automobilgintzaren alde ia esklusiboki apustu egiten jarraitzea da. Nafarroaren kasuan, Alemaniaren erabakien menpe dagoen sektorea da, bertan baitu Wolkswagenek egoitza nagusia. Oraintxe, Alemaniatik hurbilago, Eslovenian, Txekian edo Polonian auto fabrika modernoagoak eta kostu txikiagokoak izateko aukerak daude. Zer gertatuko litzateke Alemaniako zuzendaritza nagusiak herrialde horien aldeko apustua egingo balu eta Nafarroaz ahaztuko balitz? Krisia oso larria litzateke. Arduradunak etorkizuna iragartzen eta zentzuz planifikatzen jakin ez duten politikoak izango lirateke