argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2001eko urriaren 21
Konpakto bikoitza plazaratu du oraingoan Hendaiako Skunk Diskak-ek «International Reggaemartxaska» izenburupean. Eta bi CD horietan, «Skunk konexioa»rekin lotura duten hamabost herrialde ezberdinetako 36 musika talde bildu ditu. Gainera, Skunk Diskak-en diskootan parte hartu duten talde, zigilu eta diseinatzaileekin harremanetan jartzeko bidea ere eskaintzen da. Zeintzuk diren taldeak? Bada, Hendaiako Skunkez gain, besteak beste, Berlingo The Special Guest, Torinoko Persiana Jones, Mexicoko Antidoping, Melbourneko 99% FAT, Montrealgo Grimskunk, Villafranca del Penedéseko Inadaptats, Belgikako The Moon Invaders, Parisko Big Mama, Bergamoko Arpioni, Amsterdango Venus Hill eta Trevisoko Senza Sicura.

INTERNATIONALREGGAE-MARTXASKA
I eta II
Batzuen artean
SKUNK DISKAK
36 kanta
2.000 pezeta
80 libera