- Xabi Larralde, Batasunako Mahai Nazionaleko kidea "Gara"n: "Bereizketaren gakoa ibilmolde nazionalean dago gehiago, proiektu nazionala nola gauzatu behar den planteatzerako garaian. Hortaz, Batasunaren bideari une honetan jarraitzeko prest ez zirela erabaki zuen gehiengoak. Dena den, azkenik Euskal Herri osoko ezker abertzalearen antolakunde bateratu batera iritsiko garela pentsatzen dugu".
- Jean-Noel Etxeberri 'Txetx', ABko bozeramailea 'Egunkaria'n: "Hor dago Lizarra-Garaziko oinarrietariko bat: nola ekarri PSOEko sektore batzuk Lizarra-Garaziko izpiritu eta forora. Elkarri-ren konferentzia, alde horretatik, esperantzagarria da".
- Josu Jon Imaz, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea: "Ertzaintzaren eta gainerako segurtasun indarren laguntzarekin, euskal gizarteak ETArekin amaitu behar du»
- Arnaldo Otegi, Batasunako eleduna: "Ezin dezakegu beste 25 urte pasatzen utzi, eta herri honetako eztabaidarik garrantzitsuena pasatzen utzi, hau da autodeterminazioarena; bide horretatik eraman behar dugu Euskal Herria beste estatus juridiko-politiko batera".