Espainiako Gobernua, patronala, CCOO eta UGT egiten ari diren lan
erreformaren negoziazioa amaitzear da. PPren Gobernuak negoziazio kolektiboaren araudia aldatu bide nahi du eta horretarako probintzia eta autonomia esparruko hitzarmena deuseztatzea aztertzen ari da, estatuko eta enpresako hitzarmenak soilik utziz. Ekonomi eta lan subiranotasun gabeko Hego Euskal Herriak Estatuak eta bere patronal eta sindikatuek diotenari men egin beharko lioke. Beraz, zentzuzkoa da sindikatu abertzaleek larrialdi deia aldarrikatu izana mehatxuak gehiengo sindikalari eragin baitiezaioke. Gehiengoa ELA, LAB eta zenbait sindikatu txikiren esku dago eta lan erreforma gauzatuz gero, galdu egingo lukete. Hala, %50etik gorako gehiengo sindikal abertzaleak ezingo lituzke enpresa esparrutik harantzagoko hitzarmen kolektiboak subiranotasun osoz negoziatu. Sindikatu abertzaleentzako probokazioa da. LABek greba orokorra egitea proposatu du eta ELAk desobedientzia zibilerako deia egin du. Edonola, erantzuna eraginkorra izan dadin, bateratua beharko du izan
DANIEL UDALAITZ