argia.eus
INPRIMATU
IZPIAK
2001eko urriaren 14a
Angel Elias Ortega izango da Ezker Batuak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako izendatu duen kontseilariorde berria. Omer Bertin Oke Beninen jaiotako inmigrantea (hamar urte daramatza Euskal Herrian) izango da Inmigrazio zuzendaria eta Igor Irigoien abokatua Garapenaren Lankidetzarako zuzendaria.
Pepe Rei kazetariak ‘La prensa canalla’ liburua kaleratu berri du eta bertan 33 urtetako bere ibilbide profesionala deskribatzen du. Egungo kazetaritzaz ere hausnarketa egiten du.
Zuzen ekintza taldea Pariseko La Sante espetxeko harresia garabi baten laguntzaz igaro eta ziegetako leihoetara hurbiltzeko ahalegina egin zuen hilaren 6an. Zaindarien tiro mehatxuen aurrea, aldiz, atzera egin zuten. Edozein modutan, garabi gainean aldarrikapen desberdinak egin zituzten banderen bidez.