argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
GURE MUNDUAK
Joxemari Ostolaza 2001eko urriaren 14a
Elkarren ondoan gabiltzan arren, bizi ditugun munduak oso bestelakoak ditugu. Bakoitzak urratu bideak, hastapenean elkarrengandik hurbilak urruntzen joan dira gure artekoa bereiziz. Ez dugu informazio bera xerkatzen, ez dugu jakituri bera metatzen. Ez ditugu begiak eremu berera zuzentzen, ez dugu belarriz hots bera entzuten. Hala ere, elkarren ondoan gabiltza etxe berekoak baikinen. Urterokoa dugu inguruko gazteren baten eztai antxuleren bat, bere garaian guk geure buruari duintasunaren ahalkez onartu ez geniona orain xuritu beharra zerga ordainduz. Edo eztaien pareko haurren jaunartzea. Eta gure ezadostasuna kalapita, ingurua mindu ez dadin komedia zozoan parte hartzera biltzen gara, gu ere euren errepideak bestelakotu egin izan bagintu bezala. Eta etekintsuagoa zaigu bidesaria ordaintzea gure bidetik iragaiten jarraitzea baino. Bake egite honetan, lasaikeriak bizi gaitu. Eta ezinegonak eritu. Mingarriena, guk besteak gure bidea bisita dezaten gonbidatuz geroz, mapa-kartarik ez dagoenez planoa ere egin behar diegula da. Eta hala ere argibideak eman behar zaizkie inor desbidera ez dadin l