argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 27a
MUNDO KAOTIKO
Kaotiko
OIHUKA
13 kanta
2.195 pezeta
87 libera


KAOTIKO MUSIKA TALDEAREN ROCK-PUNKA

A guraingo eskolakoa dugu Kaotiko, hau da, musika aldetik eta jarrerari dagokionean La Polla taldeak jorratutako bideari eusten diona. Bost lagunek osatzen dute: Kaos Etilikotik bereizi ziren Aguayo eta Aguayiko gitarrajoleak eta Fonta baxujolea, Xabi baterijolea eta Jon, ahotsa. Eta rock-punk joera arakatzeari ekin dio Kaotikok bere lehen disko honetan. Hamairu kanten letrak, berriz, La Pollako Evaristok idatzitakoak dira: Lelo sarkorreko abesti askatzaile bezain indartsu hauexek: «Soberbia», «Mi curro», «Otra noche», «Odio obedecer», «Contento de ser así», «No, como Barby no!!», «En el barrio de latón», «Vueltas y vueltas», CDari izena ematen dion «Mundo kaotiko», «El último hipy», «María libre», «Siempre igual» eta «Jhimy kaos!!».