argia.eus
INPRIMATU
PRINTZA
2021eko uztailaren 19a
Urtzi Urrutikoetxeak «Gara»n idatzia:
«(...) Idazle gehienek igarri dute zeinen zaila zaien gaur egungo liburu bizi bat idaztea eta banago itzultzaileek ere antzeko arazoa izango dutela elkarrizketaz jositako lanak itzultzeko. Baina zabalago joka dezakete, itzulpena izaki ez dute-eta gure kaleko hizkerari lotu behar. Gidoilariek bai, horiek ere ‘txungo’ daukate. (...) Badira urte batzuk gazteon hizkerak ia ezer sortzen ez duela, Asisko eta besteren baten ahaleginen bat salbu. Sistematikoki Bilbo, Iruñea edo Gasteizko erdaretatik itzuli edo kopiatzen da. Eta Baionan antzera delakoan nago. (...) Beti esan dugu egitea zela garrantzitsuena eta orain euskara batuari direnak eta ez direnak egotzi gura zaizkio. Txarto dago eskola edo telebista etxera sartu eta umearena nagusitzea aitita-amamenaren gainetik. (...) Baina euskara fosilizatu bada, ez dut uste batuaren errua denik. Elebitasunez mozorrotutako diglosia da hori dakarrena, euskara hutsez bizi ezina, eta bizitza arrunterako balioa galtzea.
Txapelokerrak ‘pikolo’ bihurtu dira, berba berritu ezinik, berdin txakur txiki barik zegoena’pela’ barik dago, ‘talego’ pare bat non lortu. Euroaren froga deitu nion behinola, gure miseriak ateratzeko baino ez bada ere: denok hutsetik hasi behar dugunez, aukera ederra Euskal Herri osoko hizkerak sortzeko, baina zerbaitek diost hegoan espainoletik eta iparrean frantsesetik, izendatu dugula gauza bera (...)».