argia.eus
INPRIMATU
«Ipuinetan kontatzen dudan gehiena egiazkoa da»
Pilar Iparragirre 2001eko urriaren 07a
Nola hasi zen zu eta letren arteko amodio hau?
Txiki-txikitandik gustatu izan zait literatura. Asko irakurri izan dut eta zer edo zer idatzi ere bai. Baina lanean hasi, eta hori guztia alboratu nuen. Hori bai, noizean behin ideiaren bat etortzen zitzaidan burura, eta hura idatzi egiten nuen "Peña y otros relatos extraños" liburuan agertzen zen ipuinen batek 15 urte bazituen… Besteak ez, eh! Serio idaztea erabaki nuenean, urtebete pasatsuan idatzi nituen liburu bietan agertzen diren ipuin gehienak.

Zerk eman zizun idazteko adorea?
Peña mendira joan, eta hainbeste tximeleta ikusiz, berehala etorri zitzaidan burura idatz nezakeen istorio osoa. Eta hain ondo pasa nuen hura idazten, geroztik mendira joaten nintzen bakoitzean pentsatzen nuela: ea zer egin dezakedan hainbeste harritu nauen xehetasun edo gorabehera horrekin...

Ipuin guztiak ez daude lekutuak mendian…
Ez. Izan ere, gauza bera gertatzen zitzaidan hirian!

Ipuin fantastikoak al dira zureak?
Nire ipuinetan kontatzen dudan gehiena egiazkoa da… fantastiko ukitu batekin. Nire lagun eta senideentzat idazten dut bereziki, haiengan pentsatuz. Irakurtzeko ohitura asko ez duen jendea direnez, kontatu beharrekoa ahalik eta erarik errazenean adierazten saiatzen naiz, hitzak bihurriegiak direla pentsatu eta liburua bazterrera utz ez dezaten. Eta nola haiei gustatu zitzaien nik idatzitakoa, bada, argitaratzera animatu nintzen.

Beste zer edo zer idazteko asmorik bai?
Bi nobela labur idatziak dauzkat, eta hirugarrenarekin nabil orain. Nobela luze bat ere badut buruan… Ea zer ateratzen den…!