argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2001eko irailaren 30

JOJO ETA RAMUNTXOREN AZKEN DISKOA

Jojo Borgaraik eta Ramuntxo Carrèrek grabatu duten azken diskoa dugu «Zure kanpoetara...», non mirailaz banatutako bi munduen arteko bidaia egiten duten, hamaika kantaren bidez, maitasunak izan ditzakeen aldi orori kantatuz, euskarari beren atxikimendua adieraziz eta Euskal Herriaren itxaropena eta beharrak gogoratuz. «Jin Baledi», «Eskapatze», «Xekatu Zaitut», «Herriaren Sabeletik», «Mariñelaren Kontra-Pasa», «Kantan Badoa Bihotza», «Basa Arrosak», «Euskara Gure Seaska», «Jasta ta Josta», «Haur Joaren Auhena» eta «Pobrearen Kantua» dira kanta horiek. Jojo Bordegaraik idatzi ditu letra gehienak, baina XIX. mendeko testu batzuk ere musikatu dituzte, eta Xiberoko Botzari eskainitako «Kantan Badoa Bihotza» Itxaro Bordak idatzia da.

ZURE KANPOETARA...
Jojo eta Ramuntxo
AGORILA
11 kanta
2.195 pezeta
84 libera