2001eko irailaren 23a
BIZITZAREN PASARTEA
Amona Pakita ataundarra nuen. Emakume sendoa, soineko luzearekin eta moñoarekin beti, oso pertsona tradizionala zen. Niretzat eredu izan da bere lanerako taxua: lehengaiari garrantzia izugarria ematen zion, baita bezeroak gustura uzteari ere, eta maitasun handiz egiten zuen lana. Belaunaldiak erabat ezberdinak izanagatik, familian lanerako taxu hori jaso dugu amonarengandik. Sukaldaritzarekiko, gure etxearekiko eta bizimodu honekiko dugun maitasuna amonak emana da.