argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
KONTZERTU
Daniel Udalaitz 2001eko irailaren 16a
Aurreko astean hasi ziren Kontzertu Ekonomikoa negoziatzeko Lakua eta Madrilen arteko harremanak. Zenarruzabeitia lehendakariordeak eta Montoro Hazienda sailburuak egin zuten lehenengo bilera, ondoren dagozkien batzorde teknikoak garatu ahal izateko. Negoziaketek datorren urteko urtarrilaren 1a aurretik amaitu beharko dute. Negoziaketa hau, politika fiskal baten garapenerako oinarrizkoa dena, atzeratze autonomikoko testuinguru batean jaio da. Dena den, duela hilabete batzuk baino hobea da egoera, eraso espainolistaren ostean, Jaurlaritza subiranotasunaren bidean baino bide estatutistan dagoelako, Madrilgo gustuetatik gertuago. Egibarrek, "mehatxu" egin du, esanez akordiorik ez badago Aznarrek Guardia Zibilarekin etorri beharko duela zergak jasotzera (!) eta "euskal gizarteari" eman beharko zaiola protagonismoa. Jaurlaritza eta gizartea desobedientzia zibilera bultzatzen ari al da?. Beste gai batzuetan ere hala jokatzea nahi genuke, baina beldur gara ez ote diren alderdiaren baseak alaitzeko su artifizialak eta, ez ote dieten beranduago, "akordio" ez egoki bat salduko