argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2021eko uztailaren 19a
- Roman Sudupe Gipuzkoako ahaldun nagusia ‘El Diario Vasco’n: «Inoiz ez gara jarriko ETAren nahiaren menpe. Haiekiko borroka logikoa da, gu demokratak garelako eta beraiek euskal gizarteari beren tesiak inposatu nahi dizkiotelako. Mundu horrek ez du pluraltasuna onartzen eta hori guretzat funtsezkoa da, ez du onartzen herrialde honen gehiengoak eskatzen diona, hau da, joko politikoaren arauak onar ditzala. Hori onartzen ez duten heinean, nazionalismo demokratikoa eta nazionalismoa ekintza biolentoen babes gisa hartzen duen mundu horren arteko borroka ezinbestekoa da».
- Jaime Mayor Oreja, PPko parlamentaria: « PPren datozen hiru urtetako zeregina, Lizarra epeka garatzea den EAJren estrategia horri aurrea egitea izango da».
- Pernando Barrena Batasunako foru parlamentaria: «Sakabanaketa preso politikoen inguruneari modu ezkutuan ezarritako heriotz zigorra da».
- Tomas Karrera, Senideak-Gureakeko koordinatzailea: «Beren helburua astero gure heriotza bilatzea da. Batzuetan ez dute lortzen, baina horretan ahalegintzen dira».