argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2001eko irailaren 09a
- Marino Goñi, GOR diskoetxeko arduradunaren hitzak dira hauek «Nabarra» aldizkarian jasoak: «Gelditzen zaizkigun laupabost dinosaurioak kenduta, Euskal Herrian taldeek oso gutxi irauten dute. Taldeek bizpahiru disko ateratzen dituzte eta gero desagertzen dira».
- Pedro Barea Monge, antzerki kritikariak «Zabalik»en zera adierazi zuen: «Informatzaileek ez dute bere lana betetzen, kulturaren berri eman beharrean, horren publizitatea egiten dute. (...) Kritikariak orduan, ikusentzuleari ikusi behar duenari buruz hitz egin behar dio».
- Edu Muruamendiarazen aburuz, «Beste zentzu bat eman behar diegu euskal dantzei. Nik klaseak ematen ditut zenbait herritan eta nabari da jendea aspertu egin dela herriko dantzak egiten». Adierazpenok, «Euskaldunon Egunkaria»n eginak dira.
- Ricardo Dz. Olanok honela zioen «Administrazioa Euskaraz»en: «Ez da argiagoa galdera eta harridura markak esaldiaren hasieran ere jartzea, gaztelaniaz egiten den bezala? Erdarara makurtzea litzateke hori? (...) Aztertu al zuten (euskaltzainek) tradizioa, ikur bakartiena orain dela hogeita hamar urte erabaki zutenean? Eta zein tradizio aztertu zuten, bada?».