Iribarne. Nagusiaren agindura leial. Morroien nagusi. Ugazabaren isatsa tenteari berea dantzatzen maisu. Morroiei berena dantzarazten diena berak nahi unetan berak nahi erritmoan. Horretan katedraduna. Profesionala oso. Frankoren kumeak, frankismoari zor dio bere kalitatea, isorik gabea. Eta frankismoaren ondoren edo frankista gutti ezagutzen dugun bezalaxe -non sartuta bizi izan da hainbeste demokrata?- nago On Manuelen ondoren demokrata gutti geldituko dela Galizian. Izan ere, Estatua eremu zabalegia zitzaion frankismoaren zaintzaile bikain honi, eta Galizian aurkitu zuen bere neurriko feudoa. Bere El Ferroleko nagusia bezala, albaiteroak -barka doktoreak- ditu zaintzaile leialak, bere artrosi organikoak estali eta normaltzat aurkezteko agiriak sinatuko diotenak. Hil ondoan ukatuko dutenak noski. Dagoeneko ingurua buztan dantzaridun lerdetsu profesionalez lepo egina du, berak utzi hondar-mondarretan lerdea dariela murruskatzen direnak, hedabideetan demokrazia baketsuaren zerbitzaritzat agertzen zaizkigunak. Eta abeldi honetan, zakur leialak nagusi. Manuel Fraga Iribarne l